Ethazi aRitua

Erreferentziazko ikastetxeen jarraipena egin, Ethazi inplantazioaren bidean, honako fase hauetan oinarrituta: diagnosia, sensibilizazioa, gaitasunen mapak eta planifikazioak definitzen lagundu, erronkak diseinatzeko 11 urratsetan oinarritutako dinamikak landu irakasleekin, gaitasunen eboluzioa neurtzeko ebaluazioa, espazioen egokitzapenean ideiak lantzea.

IKT aRitua (ikate)

IKATEren helburua EAEko Lanbide Heziketa zentroetako IKT sustatzaileen ezaguera eta gaitasunen eskuratzea erraztea da, sare lana eraginez, praktika onak sustatuz, ezagupena askatasunez konpartituz eta prestakuntza eta erlazio egonkorren guneak sortuz.

ElkarNet

Elkarnet taldea 4 zentrotako sare administrariez osatua dago: (Tknikakoa,IMH, Iurreta eta Tolosaldea). Proiektuaren helburua sare administrarien komunitatea dinamizatzea, koordinatzea eta babesa ematea litzateke.(Sare administrarien formazioa, irtenbide teknikoak ezagutzera ematea,bilerak antolatzea, etabar...)

Diseinu Topologikoa

Adizio teknologietako makinetan eskatu beharreko akreditazioaren formakuntza prestatu eta diseinu topologikoaren eredu praktikoak ulertu eta sortzea dira.

Ekintzailetza

Programa honen bidez enpresa berri bat sortzeko esperientzia zuzenean bizitzeko aukera izaten dute ikasleek eta ekintzailetasunerako gaitasunak garatzen dituzte. Proiektuaren helburua: enpresaren mundua ikasgeleetara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza,talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena,lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa. .)

Mini-hidroelektrika

Energia berriztagarriaren aplikazioa: mini-hidroeletrika instalakuntza baten hobekuntza, mantentze eta telegestioa.

Machine of things

Proiektu honetan, automatizazioko instalazioetan konektibitate sistema desberdinak aztertu nahi dira, Cloud Connector, OPC UA edo Sinme Remote control plataformak erabiliz.

Industria prozesuetan hobekuntza energetikoak

Proiektu honekin, industria prozesu desberdinen aurrizki energetikoa lortu nahi da. Hori, sentsoren bidezko monitorizazioa eta kontrola egotean oinarritzen da.

Soldaketa tig kobrea eta Arku bidezko soldaketa

Aluminio aleazioen soldaketa, TIG prozesua eta kobre bidezko teknikak garatu dira. Hau abantail handia da, batez ere pieza handietan. Proiektu honetan teknika hauek garatuko dira.

Heziraul

Lan Prestakuntza eta Orientabidea moduloa indartu Flipped Classroom metodologia erabiliz, horretarako beharrezkoa den materiala sortuz.

Kudeaketa eredu berria

6 ikastexte integratu publikoetan aplikatuko den kudeaketa Eredu Berria (Proiektu Pilotua)

Energia nodoa

Energia Nodoak, industriaren efizientzi energetikoa 3 ardatzetan oinarrituz lantzen du: monitorizazio energetikoa, kudeaketa energetikorako erramintak eta energiaren berreskuraketa.

TKgune Fabrikazioa

Zentru teknologikoetara iristen ez diren enpresei zuzenduta ETE-i zerbitzuak (proiektuak) eskaini eta beraiekin proiektuak garatu aholkularitza eta berrikuntza zerbitzua emanez.

Dual

Ikasleek beren gaitasunak jorratzeko enpresa munduarekin harreman zuzenak izanez, bertan gaitasun batzuk eta ikastetxean besteak lantzea du helburu.

Eleanitza

Ikasleek atzerriko hizkuntza batekiko gaitasunak hartuz,beraien gaitasun teknikoak ere hizkuntza horretan lantzea da helburu.

IKT pedagogoa

Europar marko batean kokaturiko gizartean ikasleek izan beharreko IKT gaitasunen mapa gauzatu eta jardueretan txertatzeko ekintzak diseinatzea da helburu.

Ethazi

Ikasleen gaitasunetan (tekniko eta zeharkakoak)oinarritutako ikaskuntza prozesua ezartzea eta haseratik bukaerara gauzatzen den eboluzioa adierazgarri izatea.