Kudeaketa eredu Berria

6 ikastetxe integratu publikoetan aplikatu den Kudeaketa Eredu berria (proiektu pilotua).

Safety Integrated

Automatizatutako instalazioetan, pertsonen segurtasuna-integritatea ziurtatzeko, segurtasunari dagokion detekzio eta kontrola eragiteko elementu bereziak erabiliz egingo da. Proiektu honetan, automatizazioko instalazioak aztertu eta (Safety Integrated) eredu desberdinak lantzea izango da helburu.

COBOT

Proiektu honetan, automatizazioko instalazioetan elkarlaneko robotak daudenean, hauen funtzionamendu aurreratua eta komunikazioak lantzea izango da helburu. Gaur egun, automatizatutako instalazioetan elkarlanerako robotak parte hartzen dute eta bere datuak edo informazioa instalazioko beste gailuei bidali beharko diete komunikazioak landuz.

Europako Ingenieritza Soldaduran

Proiektu hau formazio proiektu bat da, titulu internazional hau lortzea du helburutzat, etorkizunean enpresekin proiektuak Enrike Odriozola garatzeko garaian balioga- rria izan dadin.

Soldadura TIG Aluminio

Aluminio aleazioen soldaketa TIG DC Aluminio aleazioen soldaketa TIG prozesua eta korronte zuzena erabiliz soldatzen duten teknikak garatu dira. Hau abantail handia da, batez ere pieza handietan. Proiektu honetan teknika hauek garatuko dira.

Dual

Ikasleek beren gaitasunak jorratzeko enpresa munduarekin harreman zuzenak izanez, bertan gaitasun batzuk eta ikastetxean besteak lantzea du helburu.

Eleanitza

Ikasleek atzerriko hizkuntza batekiko gaitasunak hartuz, beraien gaitasun teknikoak ere hizkuntza horretan lantzea da helburu.

ETHAZI (9 Ziklo Formatiboetan)

Ikasleen gaitasunetan (tekniko eta zeharkakoak) oinarritutako ikaskuntza prozesua ezartzea eta haseratik bukaerara gauzatzen den eboluzioa adierazgarri izatea.

Ethazi koordinaketa

Erreferentziazko ikastetxeen jarraipena egin, Ethazi inplantazioaren bidean, honako fase hauetan oinarrituta: diagnosia, sensibilizazioa, gaitasunen mapak eta planifikazioak definitzen lagundu, erronkak diseinatzeko 11 urratsetan oinarritutako dinamikak landu irakasleekin, gaitasunen eboluzioa neurtzeko ebaluazioa, espazioen egokitzapenean ideiak lantzea.

ikate (IKT aditua)

IKATEren helburua EAEko Lanbide Heziketa zentroetako IKT sustatzaileen ezaguera eta gaitasunen eskuratzea erraztea da, sare lana eraginez, praktika onak sustatuz, ezagupena askatasunez konpartituz eta prestakuntza eta erlazio egonkorren guneak sortuz.

Elkarnet

Elkarnet taldea 4 zentrotako sare administrariez osatua dago: (Tknikakoa, IMH, Iurreta eta Tolosaldea). Proiektuaren helburua sare administrarien komunitatea dinamizatzea, koordinatzea eta babesa ematea litzateke. (Sare administrarien formazioa, irtenbide teknikoak ezagutzera ematea, bilerak antolatzea, etabar...)

Diseinu topologikoa

Adizio teknologietako makinetan eskatu beharrekoak reditazioaren formakuntza prestatu eta diseinu topologikoaren eredu praktikoak ulertu eta sortzea dira.

Ekintzailetza

Programa honen bidez enpresa berri bat sortzeko esperientzia zuzenean bizitzeko aukera izaten dute ikasleek eta ekintzailetasunerako gaitasunak garatzen dituzte. Proiektuaren helburua: enpresaren mundua ikasg eleetara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena,lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa. .)

DigCompOrg

Hezkuntza-erakundeen gaitasun digitala hobetzeko Europa osorako lehenengo erreferentzia-markoa da. Helburua: Hezkuntza-erakundeei, sistematikoki eta estrategikoki digitalizatu daitezen laguntza ematea. ikaskuntzarako teknologia digitalak hezkuntzan eta prestakuntzan integratzeko eta efikaziaz erabiltzeko politikak diseinatu, inplementatu eta ebaluatzeko laguntza ematea.

TkGune Fabrikazioa

Zentru teknologikoetara iristen ez diren enpresei zuzenduta PYME-ei zerbitzuak (proiektuak) eskaini eta beraiekin proiektuak garatu aholkularitza eta berrikuntza zerbitzua emanez.

IKT pedagogoa

Europar marko batean kokaturiko gizartean ikasleek izan beharreko IKT gaitasunen mapa gauzatu eta jardueretan txertatzeko ekintzak diseinatzea da helburu.