Artikuluak

Este portlet ya no esta disponible.

Leitzarango irteera 2011

  • Igone Etxeberria

Bazen behin Tolosan, Maestria izenarekin ezagutzen zen eskola bat. Eskola horretako elektrizitate alorreko irakasle bati, bere ikasleekin, Leitzaranera irteera bizikletaz egitea bururatu zitzaion. Irakasle hau Juan Cruz Gil zen eta hogeitabost urtez Juan Cruzek antolatuta irteera hau egin da. Urte hauetan eskolan aldaketak izan dira: eskolaren izena orain TOLOSALDEA GLHI da, elektrizitate alorra, elektrizitate-erregulazio alorra da, irteera honetako parte hartzaileen kopurua igotzen joan da, aurten aurrenekoz ia eskolako ziklo denak parte hartu dute, eta orain, txangoa bizikletaz eta oinez egin daiteke. Nahiz eta urte hauetan aldaketa ugari gertatu, gauza bat ez da aldatu, irteeraren antolatzailea Juan Cruz bera izan dela.

Aurtengo irteera maiatzaren 19an egin zen eta nahiz eta eguraldiaren iragarpena ona izan goizeko zortziretan irten ziren oinezkoak eguna ilun hasi zuten eta bidean zihoaztela euria ere izan zuten. Goizeko 9etan bizikletaz joan behar zirenak eta erosketak egin behar zituztenak eskolan elkartu zirenean, eguraldia ez zen oso ona eta horrelako komentarioak entzun ziren: “O… busti egingo gea”. “Argitzera doala dirudi…”. “Leitzaran ingurua iluna ikusten da…” “Eguraldi iragarpena ona izan da…”.

Eguraldia alde ez zegoela irten ginen denak baina Leitzaranen elkartu ginenerako eguzkia irten zen eta hamaiketakoa prestatzeko ez zen eragozpenik egon. Bokatak ez ziren busti, txistorra behar zen moduan prestatu zen, edariak prexko- prexko zeuden eta gure kirolariak gustora, nekatuta, egarriz eta gosez iritsi ziren. Denak elkarrekin hamaiketakoa eta tertulia eginda bueltako bidea hartu genuen, ordubiak alderako irteerari amaiera emanez.

Aurten aurrenekoz eskolako ziklo guztiak parte hartu dugu, jendea gustora egon dela dirudi eta Juan Cruzek hasi zuenak eta, orain bera jubilatzear dagoela, bere lanak ondorena izango duela dirudi.

MILA ESKER JUAN CRUZ, LEITZARANGO IRTEERA ANTOLATZEAZ GAIN ESKOLAN URTE HAUETAN EGINDAKO LANAGATIK

Ezagutze al duzu BOLZANO?

  • 2011.09.25 |
  • Miel Mari Imaz

Ezagutze al duzu BOLZANO? Izen hori baliteke euskaldunon gehiengoak  ezezagun izatea. Hala ere gure genetika naturarekin hain erlazio zuzenekoa izanik, ziur DOLOMITAK denok ez bada  gehiengo zabal batek beintzat ezagun ditugula; Giroko mendate izugarriengatik edo eskiatzeko paraje paregabeengatik,… edo ez dakit ze arrazoirengatik, baina oso ezagun ditugu.


TOLOSAtik BOLZANOra.


    BOLZANO, Provincia autonoma di Bolzano  (Italieraz), Alto Adidge (Alemanieraz) edo Autonome Provinz Bozen  (Tiroleraz) izeneko probintziak duen Hiriburua da. Gehiengo batek alemaniera hitzegiten du, gutxiengo batek Ladinoa eta gainontzekoek Italiera. Bistakoa da beraz Italia Iparraldean egonagatik ez duela Italiar itxura soila, ez dago bertako jendearen fisiko ezaugarrietan erreparatua besterik. Krisi egoerak ere ez ditu Italiako beste hainbat eskualde bezala jo, eta guztiaren oinarri gizarte garatu bat izan daitekelakoan habiata gara bertara.

    Gu TOLOSALDEA GLH institutoko irakasleak gara (“instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea” goimailako ziklokoak hain zuzen ere), eta ERASMUS programak eskeinitako bekak medio astebete igaro dugu bertan sektore ezberdinetako empresak, eta maila ezberdinetako ikastetxeak bixitatuz. Esperientzia aberasgarria izan da guretzat. Gure gizartearen antzekotasunak badituzte noski (ez gara hain hurrunekoak), baina ezberdintasunetatik ikasi dugu batik bat, eta ez ezberdintasun horien ezagutzarik ez dugulako, baizik eta egungo gizarte berekoi honetan galdu diren giza baloreak berreskuratzen hasiak daudelako, gizarte konprometituago bat direlako, helburu ekonomikoez gain helburu sozialei ere garrantzia ematen dietelako eta azken batean ditugun hain teoria zabal hoiek praktikan era jartzen dituztelako. Guri dagokigunean, irakasteko metodologia berrietan egon daiteke truko bakarra, gaitasun teknikoez gain gaitasun sozialak indartuz eta protagonismo osoa gure ikasleengan jarriaz. Horren aplikazio eta emaitza unkigarriak ere ikusteko aukeran izan gara. Gurean zergatik ez berdin egin? Jakin badakigu metodologia berri hauek hemengo ikastetxetan ere martxan jartzen hasiak direla eta nola ez gurean ere ari gara horren ahaleginean. Ea emaitzak gizarte hobe bat garatuz ematen diren.

    Bueno eta hau amaitu aurretik gomendio txiki bat; izan etzeratenok hartu noizbait denbora eta gozatu itzazue paraje izugarri hauek, bertatik bertara ibiliaz, uretako kirolak eta uraz gozatzeko Lago Di Garda, txoko berezi bat nahi duzuenontzat Lago di Carezza eta mendiaz gozatzeko edozein norantzatan joanda ere ziur asmatuko duzuela.  Udan bero, oso bero eta neguan hotz, oso hotz. Horrek ere berezi egiten du lurralde hau.