Edukira joan
EU ES
 

AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA

Titulu honen konpetentzia orokorra da industria-sistemetako prozesuen neurketa, erregulazio eta kontroleko instalazio automatikoak muntatzeko eta mantentzeko proiektuak garatzea eta kudeatzea, eta sistema horiek muntatu, mantendu eta abian jartzeko lanak gainbegiratzea eta egitea, betiere kalitate eta segurtasun-irizpideak errespetatuta eta ingurumen eta diseinuarekiko errespetuzko irizpideak errespetatuta.

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak 165
Sistema sekuentzial programagarriak 165
Neurketa- eta erregulazio-sistemak 165
Potentzia-sistemak 198
Dokumentazio teknikoa 99
Industria-informatika 99
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Moduluak Orduak
Sistema programagarri aurreratuak 120
Industria-robotika 100
Industria-komunikazioak 140
Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa 140
Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua 50
Ingeles teknikoa 40
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Lanbide-ingurunea

Titulu hau lortzen duten pertsonek sistema automatiko industrialekin lotzen diren enpresa publikoetan eta pribatuetan egiten dute lan, automatizazio industrialeko sistemak diseinatzearen, muntatzearen eta mantentzearen arloetan.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

• Automatizazio industrialeko sistemen muntaia gainbegiratzen duen taldeko burua.

• Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.

• Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.

• Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.

• Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.

• Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.

• Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.

• Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.

• Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.

• Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.

• Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.

• Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.

Ikusi gehiago

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com