Edukira joan
EU ES
 

SAREKO INFORMATIKA-SISTEMEN ADMINISTRAZIOA (ELEANITZA AUKERAN)

Titulu honen konpetentzia orokorra da informatika-sistemak konfiguratzea, administratzea eta mantentzea, sistemaren funtzionaltasuna, bere baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta, betiere eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen arautegia betez.

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Sistema eragileak ezartzea 264
Sareak planifikatzea eta administratzea 198
Hardware oinarriak 99
Datu-baseak kudeatzea 198
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak 132
Sistema eragileak administratzea 99
Moduluak Orduak
Sistema eragileak administratzea 120
Sareko zerbitzuak eta Internet 120
Web aplikazioak ezartzea 100
Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea 60
Segurtasuna eta erabilgarritasun handia 100
Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua 50
Ingeles teknikoa 40
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Lanbide-ingurunea

Lanbide-irudi honek datuak kudeatzeko sistemak eta sare-azpiegitura (intranet, Internet eta/edo estranet) dituzten erakundeen informatika-arloan egiten du lan. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

• Sistemen administrazioko teknikaria.

• Informatikako arduraduna.

• Internet zerbitzuetako teknikaria.

• Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria.

• Laguntza eta euskarri teknikoko langilea.

• Telelaguntzako teknikaria.

• Datu-baseen administrazioko teknikaria.

• Sareetako teknikaria.

• Sistemen gainbegiratzailea.

• Komunikazio-zerbitzuetako teknikaria.

• Web inguruneetako teknikaria.

Ikusi gehiago

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com