Edukira joan
EU ES
 

INSTALAZIO TERMIKOAK ETA FLUIDODUNEN MANTENTZEA

Titulu honen konpetentzia orokorra da industria-prozesuetan eta eraikinetan instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea, ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Sistema elektrikoak eta automatikoak 198
Ekipamendu eta instalazio termikoak 231
Instalazioak muntatzeko prozesuak 231
Instalazioen irudikapen grafikoa 132
Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa 99
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Moduluak Orduak
Muntaiaren, kalitatearen eta mantentzearen kudeaketa 80
Instalazio termikoen eta fluidodunen konfigurazioa 140
Hozteko eta girotzeko instalazioak mantentzea 140
Bero- eta fluido-instalazioak mantentzea. 140
Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko proiektua 50
Ingeles teknikoa 40
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Lanbide-ingurunea

Irudi profesional honek instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek ur bero sanitarioaren produkzioko azpisektorean eta girotzeko (berotzeko, hozteko eta aireztatzeko) azpisektorean sartzen dira –industriasektorearen eta eraikuntza eta obra zibileko sektorearen barruan–. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

• Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.

• Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen muntatzaileen talde-burua.

• Mantentzaile-burua.

• Industria-hotzeko teknikaria.

• Frigorista.

• Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko teknikaria.

• Fluidoak banatzeko sareetako eta sistemetako teknikaria.

• Bero-instalazioetako teknikaria.

• Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen instalatzailea.

• Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen mantentzailea.

• Produkziorako instalazio osagarriak mantentzeko teknikaria.

• Instalazio termikoen muntaiaren ikuskatzailea.

• Bero-instalazioak mantentzeko taldeko burua.

Ikusi gehiago

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com