Edukira joan
EU ES
 

SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA (ELEANITZA AUKERAN)

Titulu honen konpetentzia orokorra da galdaragintzako elementuak, tutuak, metal-egiturak eta metal-arotzeriako elementuak fabrikatu, muntatu eta konpontzeko prozesuak gauzatzea, soldatze, mekanizazio eta konformazioko teknikak aplikatuta, eta kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Interpretazio grafikoa 132
Trazadura, ebaketa eta konformazioa 264
Mekanizazioa 165
Giro naturaleko soldadura 264
Metrologia eta saiakuntzak 132
Ingeles teknikoa 33
Moduluak Orduak
Giro babestuko soldadura 231
Muntaia 231
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380

Lanbide-ingurunea

Lanbide-irudi honek galdaragintza, arotzeria eta egiturako produktuak fabrikatu, konpondu eta muntatzeko industrietan dihardu, metal-eraikuntzen, ontzigintzaren eta garraio-ibilgailuen fabrikazioaren azpisektoreekin lotuta eta industria-sektorearen barruan.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

- Soldatzailea eta oxiebakitzailea.

- Proiekzio termikoko eragilea.

- Txapista eta galdaragilea.

- Metal-egituren muntatzailea.

- Metal-arotza.

- Industria astuneko industria-tutugilea

Ikusi gehiago

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com