Edukira joan
EU ES
 

Industria 4.0 soldaduran

  • Enrike Odriozola

Aurten, soldadura eta galdaragintza alorra iaz hasitako “Industria 4.0 soldaduran” proiektuaren jarraipena egiten ari da. Proiektuaren helburua, 4.0 kontzeptuak soldaduran daukan aplikazioa aztertzea eta gureganatzea da. Horretarako, ”Ubare S.L. soldadura” enpresarekin kolaborazioan ari gara.

Enpresa honek banatzen duen “KEMPPI” marka finlandiarraren baliabideak erabiltzen ari gara proiektua garatzeko: X8 MIG-MAG soldadura makina eta WELDEYE software-a datu jasotze eta trataerarako. Proiektuan zehar makinak eta softwareak eskaintzen duten ahalmen guztia aztertuko da, horretarako hainbat egitura soldatuen proiektuak erabiliz.

Kurtso amaieran, lortutako emaitzak erakusteko hainbat ekitaldi antolatuko dira, bai inguruko enpresei zuzenduta bai eskolako irakasleei ere.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com