Edukira joan
EU ES
 

Telekomunikazio eta IoT (Internet of Things) sare libreen eraikitze eta monitorizazioa

  • Beñat Iriondo

Tolosaldea ikastetxeak Bidasoa eta Plaiaundi ikastetxearekin batera gauzen interneta “Intenet of Things“ ezagutu eta praktikan jartzeko proiektua garatzen ari da. Proiektu honetan aholkulari moduan Izarkom Kooperatiba Elkartea, Gislan S.A, Airean S.L. eta Talaios Kooperatiba Elkartea aukritzen dira.

Proiektu honetako kide da Tolosaldeko langile bat, zeina diseinu eta datuen publikatze lanetan aritzen den. Honakoak dira proiektuaren helburu nagusiak:

• Sare libreak garatzea eta horretarako beharrezko azpiegiturak prestatzea eta martxan jartzea.

• Ingurua aztertu eta konektagarritasuna eskainiko duten azpiegitura fisiko eta logikoa antolatzea. Sare libre horietara ingurunea aztertzera bideraturiko sentsore eta gailu mugikorrak konektatuaz.

• LoRa teknologiaren azterketa eta erabilgarritasuna aztertzea.

Proiektu honetan lortutako eduki, jakintza eta teknologia guztia ikasleen eskura jarriko da. 

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com