Atzerrian praktikak egin nahi dituzu ERASMUS+ekin?

Hemen jaso dezakezu informazio gehigarria.

Azken Berriak

Alemaniako lanbide heziketa eredua ezagutzen

2020.03.19

Aurtengo martxoan, COVID-19ak etxean egotera behartu baino lehen, gure ikastetxeko administraritza alorreko hiru irakasle Alemanian izan dira astebetez, Erasmus+ proiektu baten barnean, bertako Lanbide Heziketa eredua ezagutzen. Lörrach hiriko “Kaufmännische Schule Lörrach“ ikastetxean egin dute egonaldia. Ikastetxe honetako administraritza alorreko irakasleen eskutik bertako Lanbide Heziketa DUALaren funtzionamendua ezagutu ahal izan dute, eta gainera, hainbat klasetan parte hartzeko aukera ere izan dute.

Alemaniako Lanbide Heziketa DUALa eta Euskadikoa alderatzerakoan ezberdintasunik nabarmenena prozesu honetan enpresak duen protagonismoa dela aipatu dute. Ikasleak, lehendabizi proiektuan parte hartu nahi duen enpresa bat bilatu behar izaten du, eta behin enpresarekin kontratua duenean inguruko ikastetxearekin jartzen da harremanetan. Euskadin, ikasleak lehen urtea ikastetxean egiten du, eta DUAL sisteman parte hartzen dutenak ikastetxearen bidez jartzen dira enpresarekin harremanetan. Alemanian, DUAL programak irauten duen 3 urtetan ikasleak astean 30 ordu enpresan lan egiten du eta 10 ordu ikastetxean.

Koronabirusaren eraginez, DUAL programan parte hartzen duten hainbat enpresetan aurrikusita zituzten bisita gidatuak bertan behera geratu ziren, baina hala ere bertako ikasle eta ikasle ohiekin biltzeko aukera izan zuten gure ikastetxeko irakasleek.

Orokorrean esperientzia oso aberasgarria izan dela nabarmendu dute.

 

fp ikaslan elebasque
     
         

youtubefacebooktwitterscribd

Jar zaitez gurekin harremanetan

SQR

Txirrinak jo arte

Txirrinak jo arte

Txirrinak jo arte

Tolosaldeako zerbitzuak

Postaikasgela birtuala (moodle)lanbilaikastnmantentze zerbitzua

Ikastetxeko Blogak

Energia sistemakElektrizitate alorreko blogaNazioartekotzeaAgenda21

IKT

TolosaldeaLH Twitter

Tolosaldea LHII Teknopolis saioan