Edukira joan
EU ES
 
Este portlet ya no esta disponible.

Ate irekiak

Ate ireki presentzialak antolatu ditugu ekainak 3 eta 4rako, hitzordua hartzea derrigorrezkoa da. Mesedez, ordua errespetatzea garrantzitsua da, ikastetxeko sarrera-irteeren kontrola egin behar dugulako.

Eman izena hemen (ikastetxera bisita egiteko ezinbestekoa da izena ematea)

Ziklo bakoitzaren eguna eta ordutegia:

Ekainak 3 Junio

17:00etan, Automatizazioa eta Robotika Industriala/Automatización y Robótica Industrial(Goi maila/Grado superior)

17:30etan, Instalazio Elektriko eta Automatikoak/Instalaciones Eléctricas y Automáticas(Erdi maila/Grado medio)

18:00etan, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa/Programación de la Producción en Fabricación Mecánica(Goi maila/Grado superior)

18:30etan, Mekanizazioa /Mecanizado (Erdi maila/Grado medio)

Ekainak 4 Junio

17:00etan, Sare-Informatika Sistemen Administrazioa/ Administración de sistemas informáticos en red (Goi maila / Grado superior)

17:30etan, Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak/Sistemas Microinformáticos y Redes(Erdi maila/Grado medio)

18:00etan, Soldadura eta Galdaragintza/Soldadura y Calderería (Erdi maila/Grado medio)

18:30etan, Metal-Eraikuntzak/Construcciones Metálicas (Goi maila/Grado superior)

19:00etan, Instalazio Termiko eta Fluidodunen Mantenimendua/Mantenimiento de Instalaciones Térmicas y de Fluidos(Goi maila/Grado superior)

On line jarraitzen dugu

2020.04.02

Koronabirusa dela eta, klase presentzialak aldi baterako eten behar izan genituen eta ondorioz, ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiak gogor aritu dira plataforma digital desberdinekin (zimbra,nextcloud,moodle…) lanean. Batik bat, moodle erabilpena funtsekoa izan da klaseak on line jarraitzeko, egun batean 352 erabiltzaile konektatu ziren eta estatistiken datuei erreparatzen badiegu % 96,6 ko igoera lortu zuen plataforma digitalak. Telelanean bada ere, jarraitzen dugu ohiko ordutegian lanean eta zuen kontsulta guztiei erantzuteko gogoz. Informazio gehiagorako deitu 943.65.11.47 telefono zenbakira edo idatzi idazkaritza@tolosaldea.com -era.

3D inprimagailuak erabiliz osasun-langileentzat biserak prestatzen

2020.03.30

Koronabirusari aurre egiteko  eta TKNIKA-rekin elkarlanean , ikastetxeko 3D inprimagailuak erabilita osasun-langileentzako biserak egiten ari gara. Hau guztia gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa izan da Hernani LHII-koek ekarritako beraien 3D inprimagailuak eta Domotek enpresako Koldo Artolaren languntza.

Alemaniako lanbide heziketa eredua ezagutzen

2020.03.19

Aurtengo martxoan, COVID-19ak etxean egotera behartu baino lehen, gure ikastetxeko administraritza alorreko hiru irakasle Alemanian izan dira astebetez, Erasmus+ proiektu baten barnean, bertako Lanbide Heziketa eredua ezagutzen. Lörrach hiriko “Kaufmännische Schule Lörrach“ ikastetxean egin dute egonaldia. Ikastetxe honetako administraritza alorreko irakasleen eskutik bertako Lanbide Heziketa DUALaren funtzionamendua ezagutu ahal izan dute, eta gainera, hainbat klasetan parte hartzeko aukera ere izan dute.

Alemaniako Lanbide Heziketa DUALa eta Euskadikoa alderatzerakoan ezberdintasunik nabarmenena prozesu honetan enpresak duen protagonismoa dela aipatu dute. Ikasleak, lehendabizi proiektuan parte hartu nahi duen enpresa bat bilatu behar izaten du, eta behin enpresarekin kontratua duenean inguruko ikastetxearekin jartzen da harremanetan. Euskadin, ikasleak lehen urtea ikastetxean egiten du, eta DUAL sisteman parte hartzen dutenak ikastetxearen bidez jartzen dira enpresarekin harremanetan. Alemanian, DUAL programak irauten duen 3 urtetan ikasleak astean 30 ordu enpresan lan egiten du eta 10 ordu ikastetxean.

Koronabirusaren eraginez, DUAL programan parte hartzen duten hainbat enpresetan aurrikusita zituzten bisita gidatuak bertan behera geratu ziren, baina hala ere bertako ikasle eta ikasle ohiekin biltzeko aukera izan zuten gure ikastetxeko irakasleek.

Orokorrean esperientzia oso aberasgarria izan dela nabarmendu dute.

Koronabirusa dela eta aurrez aurreko irakaskuntzaren etetea

2020.03.12

Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituz, COVID-19 dela eta, bihartik aurrera, gure ikastetxean, aldi baterako aurrez aurreko jarduerak eten egingo ditu eta ikasleek plataforma digitalen bitartez modu ez presentzialean lan egiten jarraituko dute.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com