Gure ikastetxeak eskaintzen duen hezkuntza-eskaintza zabalaren barruan, lana eta ikasketak konbinatzen dituen sistema berri bat gauzatuko da. Hezkuntza eta Lan Sailek sustatutako egitasmo  honek helburu hau du: gaur egun, arrazoi ezberdinengatik ikasi ezin duten ikasleei ziklo honetarako sarbidea ahalbideratzea, honela, ikasle falta dela-eta gaur egun bete ezin diren enplegu-eskariei erantzun ahal izateko.
 
Oro hora, hiru urtetan eskainiko den ziklo bat izango da. Goizez ikastetxean ikasiko da, eta arratsaldean enpresetan egingo da lan.
 
Ikasturtea irailean hasiko litzateke, eta lehen hiruhilekoan, honelako ikasgaiak izango lituzke, denak goizez: kalitatea, lan-giroko segurtasun eta harremanak.
 
Urtarriletik aurrera, eta ikasturtea bukatu arte, goizez jasoko litzateke prestakuntza ikastetxean bertan, eta arratsaldez, berriz, enpresan egingo litzateke lan.
 
Hauxek dira lan-baldintzak:
  • Lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoa.
  • Ikasketekin lotutako lana.
  • Soldata: hitzarmenaren erdia.
  • Lan ordutegia:astean 20 ordu, arratsaldeko ordutegian.
  • Ezin dira aparteko orduak (ordu estrak, alegia) egin, ezta gauez lanik egin ere.
  • Oporrak: Ikastetxeari dagozkion Aste Santuko eta Eguberrietakoak, eta hilabete bat udan.
  • Enpresak zein ikastetxeak jarraipena egingo dute.
Errendimendu edo etekina eskasatzat jotzen bada, gaur egungo hezkuntza modalitatera aldatuko litzateke, alegia, 15 hilabeteko prestakuntza, ikastetxean bertan, eta azkeneko hirurak enpresan.