Ezagutze al duzu BOLZANO? Izen hori baliteke euskaldunon gehiengoak ezezagun izatea. Hala ere gure genetika naturarekin hain erlazio zuzenekoa izanik, ziur DOLOMITAK denok ez bada gehiengo zabal batek beintzat ezagun ditugula; Giroko mendate izugarriengatik edo eskiatzeko paraje paregabeengatik,… edo ez dakit ze arrazoirengatik, baina oso ezagun ditugu.
TOLOSAtik BOLZANOra.
BOLZANO, Provincia autonoma di Bolzano (Italieraz), Alto Adidge (Alemanieraz) edo Autonome Provinz Bozen (Tiroleraz) izeneko probintziak duen Hiriburua da. Gehiengo batek alemaniera hitzegiten du, gutxiengo batek Ladinoa eta gainontzekoek Italiera. Bistakoa da beraz Italia Iparraldean egonagatik ez duela Italiar itxura soila, ez dago bertako jendearen fisiko ezaugarrietan erreparatua besterik. Krisi egoerak ere ez ditu Italiako beste hainbat eskualde bezala jo, eta guztiaren oinarri gizarte garatu bat izan daitekelakoan habiata gara bertara.
Gu TOLOSALDEA GLH institutoko irakasleak gara (“instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea” goimailako ziklokoak hain zuzen ere), eta ERASMUS programak eskeinitako bekak medio astebete igaro dugu bertan sektore ezberdinetako empresak, eta maila ezberdinetako ikastetxeak bixitatuz. Esperientzia aberasgarria izan da guretzat. Gure gizartearen antzekotasunak badituzte noski (ez gara hain hurrunekoak), baina ezberdintasunetatik ikasi dugu batik bat, eta ez ezberdintasun horien ezagutzarik ez dugulako, baizik eta egungo gizarte berekoi honetan galdu diren giza baloreak berreskuratzen hasiak daudelako, gizarte konprometituago bat direlako, helburu ekonomikoez gain helburu sozialei ere garrantzia ematen dietelako eta azken batean ditugun hain teoria zabal hoiek praktikan era jartzen dituztelako. Guri dagokigunean, irakasteko metodologia berrietan egon daiteke truko bakarra, gaitasun teknikoez gain gaitasun sozialak indartuz eta protagonismo osoa gure ikasleengan jarriaz. Horren aplikazio eta emaitza unkigarriak ere ikusteko aukeran izan gara. Gurean zergatik ez berdin egin? Jakin badakigu metodologia berri hauek hemengo ikastetxetan ere martxan jartzen hasiak direla eta nola ez gurean ere ari gara horren ahaleginean. Ea emaitzak gizarte hobe bat garatuz ematen diren.
Bueno eta hau amaitu aurretik gomendio txiki bat; izan etzeratenok hartu noizbait denbora eta gozatu itzazue paraje izugarri hauek, bertatik bertara ibiliaz, uretako kirolak eta uraz gozatzeko Lago Di Garda, txoko berezi bat nahi duzuenontzat Lago di Carezza eta mendiaz gozatzeko edozein norantzatan joanda ere ziur asmatuko duzuela. Udan bero, oso bero eta neguan hotz, oso hotz. Horrek ere berezi egiten du lurralde hau.