| | Eskozian IKTei buruzko praktika onak partekatzen2012.01.23
Pasa den abenduaren hasieran eta ikastetxearen heldutasun teknologiaren eredua proiektuaren barnean, Eskoziara bidaiatu genuen Tolosaldea Goimailako LH Institutuko, Tknikako eta Lasarteko Berritzeguneko kideok, bertako hainbat ikastetxeetako esperientziak eta geureak partekatzeko.
Edinburgh eta Glasgowko hainbat ikastetxe eta unibertsitatera egin genituen bisitetan elearning hezkuntza, IKTen erabilpena gelan eta ikastetxearen heldutasun teknologiaren ereduari buruz hausnartzeko aukera izan genuen. Informazioaren segurtasuna2012.01.09
Geure ikastetxeak zeure esku jartzen du Informazioaren segurtasunari buruzko ikastaroa. Tutoretzarik gabeko ikastaroa da eta norberak bere burua formatzeko balio du. Beraz aprobetxa ezazu aukera eta has zaitez ikasten. Euskararen eguna ospatu asmoz lipdub sortu dugu2001.12.20
Abenduaren 3an, besteak beste, euskararen eguna zela eta ikastetxean lipdub bat sortu dugu, irakasle eta ikasle artean.
Ea gustokoa duzuen.
Ikastetxeko kanal berria youtuben2011.12.11
Hilabete hontatik aurrera geure institutuak youtubeko bere kanala izango du. Bertan ikastexeak edota ikastetxeari buruz sortutako bideoak aurki ditzakezue. Lehenengoz, ikastetxearen jarduerari buruzko bideoak sortu ditugu, informazio orokorrarekin eta alor bakoitzari lotutakoak.
Lehen ikustaldi honetarako lagin bat uzten dizuegu eta gogorarazi nahi dizuegu kanalaren helbidea honakoa dela:
http://www.youtube.com/user/TolosaldeaLH
Finlandiako ikastetxeekin harremanak sendotzen2011.12.04
Duela egun batzuk gure ikastexeko bi irakasle: Iñaki eta Juan Luis, Finlandia erdialdean dagoen Jyväskylä hirian izan ziren, bertako lanbide heziketako institutuengandik, Jyväskylä Educational Consortium, gonbidatuta, herrialde honek duen hezkuntza sistema aztertzera eta kolaborazio proiektu ezberdinak adostera.
Bertan, hainbat ikastetxe eta enpresa bisitatu zituzten eta munduan zehar hain ospe handia duen hezkuntza sistemaren oinarriak zuzenean aztertzeko gai izan ziren.
Bi hezkuntza sistemen arteko parekidetasun eta ezberditasunetaz aritu ziren idei berriak erdiesteko helburuarekin.
Azkenik, gure ikasle eta bertako ikasleen arteko proiektu amankomunak osatzeko eta bi herrialdeetako ikasleek lan prestakuntzan elkartrukaketa egiteko aukerak jorratzeko konpromezua hartu zuten. Praktika bidez ezintasun pertsonen lan integrazioa laguntzen2011.11.21
Pariseko Marie Curie ikastetxeko Forja alorreko arduradunekin harremanetan2011.11.11
Tknika Forjako proiektuaren harira, proiektuko Tolosaldea eta Bergarako Miguel Altunako irakasleak Pariseko Marie Curie ikastetxean egon berri gara. “Lycée Marie Curie Creil” ikastetxea erreferentzi garrantzitsua da forja munduan, bertan hemengo sisteman forjako goi mailako ziklo baten pareko izango litzatekeena irakasten baita. Egonaldian ikastetxeko Forja alorreko arduradunekin eta AFF Frantziako forja elkarteko koordinatzailearekin egon ginen, euren ikastetxearen eta bereziki forja alorrean lan egiteko moduaren inguruko xehetasunak ezagutuz.
3. Nazioarteko gaurkotasun mintegia abian2011.10.26
Iazko urteetako mintegien emaitza borobila eta arrakastatsuaren ostean, Jesús Torquemadaren erronka nazioarteko gaurkotasunaren argazkia atzertzeri ekingo dio berriro, sei saio izango ditu horretarako. Hitzaldi sorta urriaren 10ean hasi zen. Gorka Igartua eta Gemma Zelaiak ekin zioten irekiera ekitaldiari, Jose Luis Elorza eta Jesús Torquemada gonbidatuekin batera. Oraingo honetan ere 270 ikasle inguru bildu ditu, Ikastn Zerbitzuak. Institutuko irakasleak GARAPEN SOZIALAK aztertzen2011.10.14
Tolosaldea institutuak, egungo gizartearen gabezietan erreparatuz, lan merkaturako langileak baino etorkizuneko gizarterako pertsonak hezitzeko helburuarekin dirau lanean.
Proiekzio termikoaren azoka Hamburgon2011.10.08
Iazko ikasturtean “Proiekzio termikoa” proiektua landu zen Tknikan. Proiektuaren azken ekintza bezala, bertan parte hartu zuen lan taldeak Hamburgon irailaren 27-tik 29-ra ospatu den azoka bisitatu du. Ikasleak Europan zehar praktiketan2011.08.06
Aurtengo ikasturtean, 19 ikaslek Europan praktikak egin dituzte, Polonia, Italia eta Inglaterran alegia. Ikasleek, Teknikak landu, herrialdetako Kultura ezagutu eta Bizipen pertsonala aberazteko aukera izan dutelarik Tknikako Forjako lan taldea Alemaniako biltzarrean2011.05.30
Tknikako Forjako lan taldea, Stuttgart-en izan da 2011ko maiatzaren 16tik 19ra ospatu diren bi ekintzetan, hala nola, Forjako teknologiako azken berrikuntzen jardunaldiak (16-tik 18ra) eta Hotzeko estapanpazioko batzarrean (maiatzaren 19an).
Bertan, mundu osoko adituak aritu dira forja zein hotzeko estanpazioan azken bi urtetan zehar garatu dituzten proiektuak erakusten eta lortutako emaitzen ondorioak plazaratuz. Jardunaldi hauetan hainbat informazio eta teknologiaren noranzko eskuratzeaz gain, harremanak sendotu ditugu eta aurrerantzean elkarlanerako aukerak uztartu ditugu. Adibidez, Euskal Herriko Tecnalia (Labein) zentru teknologikoarekin elkarlanerako harremanak lantzeko aukera zabaldu dugu, hauek ere bertan izan zirela baliatuz. Bertan parte hartu dugunontzat oso ihardunaldi interesgarriak izan dira eta teknologia honen eboluzioaren noranzkoa ezagutzeko balio izan digute. Krisiari aurre egiteko bi aukera2011.05.07
Krisiari aurre egiteko bi aukera Tolosako Udalaren krisi mahian sektore eta jarduera batzuetan langabetuei zuzendutako eskaintza formatiboan dagoen hutsune nabariari erantzuteko bi ikastaro berri antolatu ditugu. 1. ELEKTROMEKANIKA LANGILEA Iraupena: 250 ordu Hasiera data: Maiatzak 2 2. BEROKUNTZA ETA KLIMATIZAZIO LANGILEA Iraupena: 150 ordu Hasiera data: Maiatzaren bukaeran Gu ere korrikarerkin2011.04.11
Auureko edizioetan bezelaxa, geure ikastetxeak korrikaren bat egingo du km bat erosiz. Beraz, badakigu, apirilaren 13n denok korrika ibiloko gara.
2. Nazioarteko gaurkotasunari buruzko Mintegiaren itxiera Tolosaldearen eskutik.2011-03-31
250 parte hartzaile bildu ditu Tolosaldea Goimailako Lanbide Heziketa Institutuko IKASTN Zerbitzuak. Gorka Igartua eta Gemma Zelaiak parte hartzaile guztiei eta Jesús Torquemadarari eskerrak emanez itxi zuten mintegia. Iazkoa bezain mintegi arrakastatsua izan da; ikasteko gogoa, irrika, jakinmina eta aurrera begira ere ikasten jarraitzeko nahia izan dira aipagarrienak. Beraz, parte hartzaile guztien eskaerak eta proposamenak aztertu ondoren, 2011-2012 ikasturtean izango dugula zer ikasi ezin ukatu. "LIFE LONG LEARNING" Eslobenian2011.03.14
Gure ikastetxeko IKASTN programak ematen duen zerbitzua hobetu nahian, Gorka Igartua zuzendaria eta Gemma Zelaia arduraduna, Eslobenian izan dira, han bitartekotza lanaren antolaketa eta ezaugarriak zuzen zuzenean ezagutzeko asmoz.
Ikastn zerbitzuak nazioarteko politikaren inguruko mintegi berria antolatu du2011/02/10
Tolosaldea Goimailako Lanbide Heziketa Institutuko Ikastn Bitartekotza zerbitzuak nazioarteko politikako Mintegia jadanik abian da, astelehena 14an hasi zen, Topic-eko auditoria gainezka, 250 pertsona eta itzaron zerrenda eta Jesús Torquemada hizlariarekin. Tolosak badu astelehenero entzun eta ikasteko aukera ederra. Automatizazio industrialeko ikasleak enpresetako automatizazio sistemak ikasten2011/02/03
“Erregulazio eta Kontrol Sistema Automatikoak” zikloko ikasle eta irakale, Zizurkilen kokatua dagoen Marie Brizard eta Donostiako Zuatzu poligonoan kokatua dagoen IKOR enpresetako automatizazio prozesuak, produkzio sistemak, enpresen antolakuntza eta ezarrita dituzten kalitate sistemak ezagutzeko aukera izan dute enpresen funtzionamendua ezagutuz.
Enpresako instalazioetara bisita egin genuen eta prozesua osoa erabat automatizatua dutela ikusi genuen, botila hutsak klasifikatzen hasi, enboteilatu, kaxetan ipini eta almazenatu arte.
IKOR enpresan, teknologikoki oso aurreratua, hainbat produktu garatzen dituzte, batez ere automozioan (kotxe eta motoetan), trenetan, igogailuetan, etxerako elektratresnak, industrialak, espazio desberdinetako sarrera kontrolak, elektronikoki erregulatzeko zirkuitu elektronikoak).
Bertan, goi mailako teknologia aplikatuz, inbertsio handiko makinaria eta prozesu automatizatuen erabiliz, ziurkuitu elektronikoak katean nola produzitzen dituzten ikusteko aukera izan genuen.
Enpresetarako bidaiak amaitu ondoren Loiolako elkarte batean bisita teknikoetan parte hartu genuen ikasle eta irakasleek bapo bazkaldu genuen. TOLOSALDEA LH Institutuan, odol ematea2011.01.20
Laister, ohi den bezala, ikastetxeko lankide eta ikasleak odol ateraldia izando dute, alegia otsailaren 11an. Ekitaldi honen aurretik, otsailaren 1ean Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko zuzendaria Sabin Urzelai, ikastetxera etorriko da eta ekintzaren zehaztasunak emango ditu. Helburu nagusiak gazteengana hurbiltzea, odol ematea erraztea eta honen garrantzia azaltzea da, gazteen emaile kopurua gehitzeahelburu dugularik. Aurtengo saioan, Elkartearen eta Ikastetxearen konpromesua kontutan izanik, bien arteko ELKARLAN AKORDIOA sinatuko dute. ATZEGI gazteei hurbiltzen2010.12.24
Azaroak bukaeran TOLOSALDEA LH Institutuko 110 ikasle eta irakaslek, ATZEGI-ko Itsaso Armas Teknikariaren hitzaldia jaso zuten.
ATZEGI-ko partaideak, ADIMEN URRITASUNA duten pertsonak dira ez atzeratuak, gu bezalako pertsonak direnez gero, bere garapena burutzeko programak prestatu eta gizartarazteko ekintak bultzatu behar ditugu.
Taldearen helburu nagusiak, ekintzak eta programak antolatzea, erakundeekin gizartearen bultzatzea eta familiei laguntzea dira.
Hitzaldian, bi arlo ezberdin ladu ziren:
1.- Taldearen ekintza nagusiak zeintzuk diren, alegia, Txolarte programa, ekintza kulturalak, neurrirako programak, oporretakoak eta kirol eta jarduera fisikoak.
2.- Boluntariotza: Ekintza guzti hauen oinarria, monitore boluntarioak osatzen dute, profesionalekin batera, hezkuntza proiektua ahalbideratu, txolarte klubetan ekintzak antolatu, taldeak dinamizatu eta experientziak trukatu.
Azken batean, tarte dinamiko eta erlazio pertsonal aberatsa izateko ekintzak bideratzen dituzte.
Itsasok azaldu zuenez, gazteak parte hartzera bultzatu ditu, experientzia benetan aberatsa delako, bai adimen urritza dutenentzat eta baita norberarentzak ere.
Gazte anima zaitez eta parte hartu, zure herriko txolartean, ez zara damutuko eta! Tolosaldea GLHBIko irakaslea Eusko Jaurlaritzak saritua2010.12.16
2010 eko < Lanbide Heziketako gela eta tailerretan Praktika Onei Sariak > deialdian, TOLOSALDEA GLHBIko irakasle eta Lantokiko Prestakuntzarako koordinatzaile den Xanti Alberdi Zubizarreta jauna, "Aipamen Berezia"rekin saritua izan da.
Lan¬bide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburu ordetzak, ikasleen artean gauzak ongi egiteari eta etengabeko hobekuntzari lotutako jarrerak eta ba¬lioak sustatzeko eta sistema multimedien bidezko irakaskuntza bultzatzeko, «Lanbide Heziketako gela eta tailerretako Praktika Onen sariak» deialdi hau egiten du urteoro. Irakasle honek aurkeztu eta saritua izan den lana,honako hau da:
"Titulatuei lanbidea errazteko, ikasle ohien jarraipena on line"
Tolosaldea GLHBIak bere ikasleei eskeintzen dion zerbitzuen artean, haien lanbideratze jarraipen eraginkorra bi urtez egitea da.
Horretarako, azken urte hauetan, ikasleen lan-poltsa kudeaketa erreminta egokiekin landu, eguneratu eta eraginkortasuna eman nahian, aplikatibo informatiko, on line, bat sortu dugu.
Aplikatibo horren bidez, gure ikasle ohiak norbere etxetik Curriculuma eguneratu dezake, bere lanbide egoeraren berri idatzi eta ikastetxera iristen diren lan eskeintzak jaso; eta ikastetxeak, ikasle ohien datuak eguneratuak eduki eta haien okupazio mailaren datuak ditu.
Kudeaketa hori, saritutako irakasle horren eta ikastetxeko espezialitate desberdinetako departamentuen arteko lan koordinatuarekin lortzen da.
Aurten, gure ikastetxetik aurkeztu diren hiru lanetatik bat saritua izan bada ere, esan behar da, bigarren urtea dugula jarraian, lehengo urteko deialdian ere beste irakasle batek jaso baitzuen "Praktika Egokien" saria.
Argazkian ikus dezakegu Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuor¬detzak 42 hautagaietatik saritutako irakaslei sari-banaketa ekintza. Praktikak Europan zehar (ERASMUS- LdV)2010.12.09
Tolosaldea GLHBI ikastetxeak bere ikasleen internazionalizazioa duela helburu, Erasmus eta Leonardo programen bidez urtero atzerrian lan-praktikak (3 hilabetetan) egiteko aukera eskaintzen die bere ikasleei.
2003. urtean mugikortasun programa hauekin hasi ginenetik, gure ikastetxeko 105 ikaslek aprobetxatu dute proiektu honen bidez hainbat europear enpresetan bere lan-praktikak egiteko. (Finlandian, Inglaterran, Irlandan, Frantzian, Polonian eta Italian).
Hiru hilabeteko praktikaldi hau, Erasmus eta Leonardo bekak eta Eusko Jaurlaritzak kofinantziatuta izaten da. Kurtso honen bukaeran, 2011. martxoan, 20 ikaslek izango dute aukera ezinhobe hau. Dagoeneko ba dira kandidatuak, baina Erdi Mailakoentzat aukera zabalik dago oraindik.
Aurtengo atzerriko praktikaldiak martxoaren erditik hasi eta ekainaren bigarren asterarte izango dira. Polonia, Inglaterra eta Italia herrialdeetan egingo dituzte bere praktikak.
Anima zaitezte !!! Ez utzi aukera hau galtzen!!! Finlandiako Irakasleekin harremanak sendotzen2010.11.16
Datorren asteartea, Azaroak 23 Finlandiako Kainuu herrialdean kokatuta dauden Kainuu Vocational College ikastetxetako Elektrizitate Alorreko bi irakasle datoz Tolosaldea Goimailako L.H. Institutuko Elektrizitate alorreko irakaslegoarekin harremanak sendotu eta mugikortasun proiektuak bi herrialdetako ikastetxeen artean antolatzeko asmoarekin. Kainuu Vocational College-k 470 langile inguru ditu eta gazteentzat lanbide heziketa ikasketak eta helduentzat ikastaroak eskeini eta antolatzen dituzte. Kajaani, Kuhmo, Kuusamo, Sotkamo, Suomussalmi eta Vuokatti herrietan dituzen 6 ikastetxez osatua dago . Kainuu eskualdea Finlandia ekialdeko Lake Oulujärvi inguruan kokatuta dago. Herrialdean 83.000 biztanle inguru ditu eta gunea Belgikako tamaina du. Kainuu biztanleriaren dentsitatea 3,8 biztanle kilometro karratuko da eta bederatzi udalerriek osatzen dute: Hyrynsalmi, Kajaani, Kuhmo, Paltamo, Puolanka, Ristijärvi, Sotkamo, Suomussalmi eta Vaala. Kainuuko mendiak, basoak, aintzirak eta ibaiez osatutako paisaiaz osatua dago eta bertan animali harraparien fauna aberatsa da nagusi. Kainuu herrialdeak, neurtzeko gailuak, ibilgailuen ordenagailuak, , tren bagoiak, elektronika, papera, talkoa eta naturaren produktuak esportatzen ditu. Tornu eta fresadorako adiskideak2010.11.02
Fito Martin malkedao ikasleak ondoko bideoa polit hau utzi digu, ikastetxeko oroigarri gisa. Mila esker Fito, artixta. Elikadura: bertakoa eta garaikoa2010/09/24
Aurten Agenda 21 batzordeak landu behar duen gaia elikadura da. Ekimen honen barruan bertako eta garaiko fruituak eta produktuen promozioa eta banaketa egiteko asmoa dugu. Lehenengo jarduera udarak (txerremenak, madariak) banatu ditugu ostiralean hamaiketarako. |