EU | ES | EN
Gobierno Vasco

 

Ikasenpresa azoka burutu dugu ikastetxean

2018.12.30

Atzo, abenduaren 19an, Tolosaldea LHIIko lehenengo Ikasenpresa barne-azoka ospatu genuen, LPO alorrak antolatuta.

19 ikasenpresek hartu zuten parte lehenengo edizio honetan, gure ziklo guztietako “Enpresa eta Ekimen Sortzailea” moduluko ikasle guztiak inplikatuta izanik. Bertan izan zuten aukera aurreko hiru hilabeteetan landutako produktu eta negozio-ideia aurkezteko, interesatuei beharrezko azalpenak emateko eta beraien eskaintza interesgarria egiteko erakusmahaiak antolatzeko (kartelak, eskuorriak, aurkezpen-txartelak,…).

Eguraldiak lagundu zuen eta giro polita sortu zen gure jolaslekuan, partehartzaile eta bisitariei esker. Musika eta pintxoak jateko aukera ere izan genuen eta horrek giroa alaitzen lagundu zuen.

Bisitariak ugariak izan ziren, ikastetxeko bertako lehenengo mailako hainbat ikasle, bertako zenbait irakasle, Orixe Institutuko ikasle eta irakasle batzuk, Tknikako Ikasenpresa koordinatzaileak eta baita udaletxeko ordezkaritza bat ere.

Ez dugu oraindik balorazio sakonik egin baina denak ados gaude ekitaldi arrakastatsua izan zela esatean, hurrengo edizioetarako zer hobetzerik badago ere. Hurrengo ikasaturtean 2. edizioa antolatzeko motibazioa eman digu lehenengo honen emaitza ikusteak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honek arrakasta izan zezan lagundu duten guztiei.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 | idazkaritza@tolosaldea.com