EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Ikaslaneko zuzendariek emandako Holandako berriak

2018.06.14

 

Erasmus+ mugikortasun programaren aterpean, Ikaslan Gipuzkoak antolatuta, lurralde honetako lanbide heziketako ikastetxe publikoetako 19 zuzendari joan gara, Holandako lanbide heziketa eredua, ikastetxetako gestio sistema eta hauen funtzionamendua nolakoa den ezagutzera. Bidai honetan Groningeneko Alfa College, Amsterdameko Roc Van Amsterdam, MBO Raad eta Adventus Roc ezagutzeko aukera izan dugu.

 

NOLAKOAK DIRA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEAK

• 1996arte Holandako lanbide heziketako ikastetxeak txikiak, ugariak eta espezializatuak ziren baina urte horretan gobernuak erabaki zuen ikastetxe handiak eta eskaintza zabalekoak sortu behar zirela. Urte horretan Holandak zituen lanbide heziketako 1.000 ikastetxeak 70 izatera pasatzen dira, ikastetxe bakoitzeko ikasleen bataz besteko kopurua 10.000 eta 14.000 artekoa izanik.

 

IKASTETXEEN AUTOGESTIOA ETA AUTONOMIA

• Ikastetxeek Estatutik lortzen dute dotazio ekonomikoa baina gestio autonomia dute (pertsonalagoa aukeratzea, kontratatzea, ordaintzea, e.a.). Ikastetxe publikoak izanagatik Estatuak ez du parte zuzena hartzen pertsonalagoaren gestioan eta gure inguruan ditugun ikastetxe konzertatuen antzeko gestio sistema dute.

• Ikastetxeek badute autonomi pedagogikoa, hots, bere kurrikulum propioa diseinatu dezakete, baina proposamen administrazioak onartu behar ditu.

• Ikastetxeek bere finantzazioa ahalbidetu dezaketen enpresa propioak sortu ditzakete (Autofinantziazioa)

 

BIKAINTASUN ESTANDARRAK

• Estatuak ezarritako bikaintasun estandar batzuk ziurtatu behar dituzte ikastetxe guztiek. Administrazioak, adierazle eta parametro berberak ipintzen dizkie ikastetxe guztiei eta ikuskaritzak auditoria finatziarioak eta pedagogikoak gauzatzen ditu urtero.

 

 

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 | idazkaritza@tolosaldea.com