EU | ES | EN
Gobierno Vasco

 

Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.

Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk eskuratu ahal izatea ere.

Gehiago irakurri

LH Dualaren helburuak

Ikastetxearen eta enpresaren artean garatutako ikaskuntza-prozesu baten bidez, Lanbide Heziketako Teknikari- edo Goi-mailako Teknikari-titulua lortzeko aukera ematea.

Lanbide Heziketa berri bat enpresekin lankidetzan.

• Ikaskuntza eta prestakuntza lan-kontratu baten edo beka baten bidez gauzatzen da.

• Gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitateko lanpostuak sustatuz.

Ikasleentzako abantailak

• Benetako lan-egoeretan ikasten du, urtebeteko gutxieneko lan esperientzia lortuz.

• Egindako lanaldiari dagokion ordainsaria jasotzen du, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera.

• Enplegagarritasuna hobetzen du.

• Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten du bere lan-bizitza.

Enpresarentzako abantailak

• Langile kualifikatua, bere beharretara egokiatua eta bere prozesuetan eta empresa-kulturan ikasitakoa prestatzen du. Langileak aukeratu eta erakartzeko baliabide bat da.

• Enpresako belaunaldien errelebua errazten du.

• Kontratu-modalitateak pizgarri ekonomikoak aurreikusten ditu:

o Ehuneko 100erainoko murrizketa Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko empresa-kuotetan.

o LANBIDEren konpentsatzeko diru-laguntza.

 

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 | idazkaritza@tolosaldea.com