EU | ES | EN
Gobierno Vasco

 
Gidaguneak, gaur egun eta etorkizunera begira, informazioa tratatzeko, biltegiratzeko, komunikatzeko edo ustiatzeko sistemak, TOLOSOLDEArentzat aktibo estrategikoak direla erabaki du.

Erakundeak Informazioaren Segurtasuna baliagarri bilakatu du honako helburu estrategikoetan:

1.    Kalitatezko zerbitzua bermatuz, informazioaren segurtasuna zutabeetako bat izanik, eta barne prozesuak hobetuz, Lanbide Heziketaren esparruan Euskal Herrian erreferentzia bilakatzea.

2.    Erakundeak eskeintzen dituen aukerak komunikazioaren bitartez eta Informazioa kudeatzeko sistemak segurtasun osoz  eskeiniz, bezeroen konfiantza lantzen jarraitzea,

Hau lortu ahal izateko ezinbestekoa izango da erakundean, informazio aktiboen konfidentzialtasuna, osotasuna  eta erabilgarritasuna bermatzea.

Aipatu diren helburuak lortzeko TGLHIren zuzendaritzak/Adiguneak honakoak burutu ditu:

1.    Infomazioaren Segurtasunerako Kudeaketa Sistema martxan jarri eta ezarri, hobekuntza plan Iraunkor baten eredua jarraituz.

2.    TGLHIan Segurtasun Batzode bat izendatu. “issGunea” ( Informazio Sistemaren Segurtasun Gunea). Honen ardurak Informazioaren segurtasunaren araudia eta ISKS ezartzeko kontrolen garapena berrikustea izango da, besteak beste.

3.    issGuneak, urtean behin, Zuzendaritzari/ Adiguneari, ikasturtean zehar, Informazioaren Segurtasuna kudeatzeko, egin diren ekintzen laburpena aurkeztuko dio txosten baten bitartez. Memoria honek ezarri diren kontrolen heldutasuna, urteko lorpenak, hobekuntzak, buruturiko inbertsioak, eta hurrengo urterako erabakiak  jasoko ditu. Txosten honek Zuzendaritzaren onarpena beharko du Adiguneko batzar baten bitartez.

4.    Zuzendaritzak argi duena da, ISKSak neurri metodologiko, tekniko eta antolakuntzakoak behar dituela, beraz, ezarpen hori, politikak, arauak, prozedurak, erregistroak eta sare kudeaketarako gailuek erabiliz lortuko da.

TGLHIak segurtasun helburu estrategiko bezala honako hauek sailkatu ditu:

1.    Segurtasuna, kalitatearekin bat,  Erakundearen helburu estrategikoak lortzeko bide bezala hautatzea.

2.    Adigunearen konpromezua segurtasunarekiko nabarmendu. ISS Guneari eskeintzen dion babesa eta laguntza agerian uztea.

3.    Kontrol metodologikoak, teknikoak eta kudeaketarako beharrezkoak direnak definitzea, garatzea eta ezartzea, konfidentzialtasunaren, osotasunaren, eta erabilgarritasunaren maila heldutasun egoki batean izateko.

4.    Adostasun legalarekin bat etortzea. Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organiko, Jabetza Intelektualaren legea eta Informazio Gizartearen Zerbitzu Legea eta Segurtasunarekin bat doazen beste guztiak betetzea.

5.    “Segurtasunaren kultura” sortzea eta bultzatzea, bai barneko lankideekiko, bai bezero eta hornitzaileen aurrean. Horretarako, ISS Guneak segurtasunean etengabeko formakuntza kontzientzia garatuko du, formakuntza saioak antolatuz, barne eta kanpo segurtasun akordioak sinatuz eta manualak idatziz.

6.    Kanpoko erakundeekin, (Tknika adibidez), segurtasun proiektuak eta ekimenak sustatzea, Informazio Gizartea garatzen laguntzeko.

7.    Informazioaren Segurtasuna hobekuntza plan iraunkor ereduarekin tratatzea.

Politika Orokor hau TGLHI Zuzendaritzak/ Adiguneak onartua du. Honen berrikuspena eta aldaketa ISS Gunearen ardura izango da, gutxienez, urtean behin eta aldaketa nabarmenak baldin badaude, beti Politika Orokorraren Berrikuspenerako Prozedimendua jarraituz egingo dira.
 
Ikastexeko informazio sistema modu egokian erabiltzeko esku-liburua.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 | idazkaritza@tolosaldea.com