EU | ES | EN
Gobierno Vasco

 

Tolosaldea LHII-n XEDEA, langileon partaidetza, prestakuntza, elkarlana eta asebetetzea sustatuz, pertsona arduratsu, berritzaile, ekintzaile, eleanitz eta trebeak heztea da, beti ere nortasun euskalduna duen ingurugiro eta gizartean oinarrituz.

Horretarako, Tolosaldea LHII-ko zuzendaritzak, talde lanean ikastetxeko gainerako kideekin batera, bere bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko konpromisoa hartzen du, ingurumena zainduz eta jarduera eremuan aritzen direnen segurtasuna bermatuz.

Era berean, Tolosaldea LHII-ko zuzendaritzatik apustu egiten dugu gobernu arduratsuaren jardunbideak jarraitu, bezeroen gogobetetzea lortu eta kutsadura murrizten dituen Kudeaketa Sistema Bateratua ezartzearen alde, berrikusketa eta etengabeko hobekuntzaren barruan, eta bai legeek bai kanpo eta barne araudiek ezarritako baldintzak zorroztasunez betez, izan ere, horiek baitira gure lan egiteko moduaren oinarri.

Hau lortzeko, ezinbestekoa da Kudeaketa Sistema Bateratua (KSB) erakundeko pertsona guztiei helaraztea (erakundearen izenean aritzen direnak barne), informazioa, jakinarazpenak, prestakuntza, eta parte-hartzea era egoki eta eraginkorrean bultzatzeko.

Tolosaldea LHII-n ulertzen dugu giza talde bat izan daitekeela gure interes taldeen egungo eta etorkizuneko eskakizunak eta beharrak asetzeko gai, baldin eta horiek ulertzeko ahaleginak egiten baditu eta modu arduratsuan nahiz profesionalean lan egiten badu, bakoitzaren autonomiatik abiatuz, ideia aniztun eta berritzailedun pertsonak heziz.

Ziur gaude gure Kudeaketa sistemak, sormena, eraginkortasuna, errentagarritasuna eta sentsibilizazioa garatzeko oinarri sendoak dituela eta honek, gure zerbitzuen lehiakortasunean eragingo duela, jarraitasuna mantenduz eta ikastetxeko hobekuntza garatuz.

Kudeaketa politika, Tolosaldea LHII-n asmoen egokierara errebisatua dago, egiazko zerbitzu eraginkorren eremu guztietara zabaltzen delarik.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 | idazkaritza@tolosaldea.com