EU | ES | EN
Gobierno Vasco

 

Berrikuntza errutinak

Berrikuntzak herrialdeetan aberastasunaren eta ongizatearen funtsezko aktore den aldetik, jokatzen duten paperaren onarpen soziala erabakigarria da garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko. Garapen hori ikuspegi berritzaileek ahalbidetzen dute. Eta, hain zuzen ere, ikuspegi horiek gauzatzean erabakigarria da Lanbide Heziketa.

Tolosaldea LHII- k Berrikuntzak behar duen garrantzia ulertzen du eta hori garatzeko eta aurretik, arlo honetan ikastetxeak duen esperientzian oinarrituta, Tknika-k bultzaturiko bi proiektuetan partehartzen ari gara.

Alde batetik, Berrikuntza Errutinak proiektua non berrikuntzaren antolakuntza eta ohituren ezartzea den helburu eta bestetik, Adimen Lehiakorra proiektua, non erakundeen erabakietan klabeak diren ardatzak lantzeko modeloa ezartzen ari garen.

Honako helburua jomugan hartuta antolatzen da bi proiektu hauen jarduna:

• Tolosaldea LHII –n eraldaketa erraztea eta bultzatzea, berrikuntzaren kudeaketarako ikuspegi eta ereduak ezartzeko prozesua azkartuz, zaintzako eta sormenezko jardueren, ideien garapenaren, berrikuntza proiektuen kudeaketaren eta horien emaitzen transferentziaren bitartez.

Aluminiozko aleazioen soldaketa

Tolosaldea LHI institutuko “Soldadura eta Galdaragintza” alorra, Cadinox S.A. enpresarekin elkar-lanean, aluminio aleazioen soldadura proiektua garatzen ari da.

Proiektuaren helburua, MIG eta TIG soldadura prozedurak erabiliaz, aluminio aleaziozko xafla ertain eta lodietan, araudi europarraren aginduak beteko dituzten soldadura egokiak lortzean datza.

Proiektuan zehar lortuko diren emaitzak, aurrerantzean enpresak landuko dituen proiektuetan erabiliko dituen soldadura prozedurak homologatzeko baliogarriak izango dira.

Off shore proiektua

Tolosaldeako eskola, beste eskola , erakunde eta enpresa batzuekin batera Off shore proiektuan parte hartzen ari da. Etorkizunean Off shore energi sortzearen sektorea oso garrantzitsua izango dela aurreikusten da, eta dagoenekoz Euskal Herriko hainbat enpresa eta erakunde off shore munduari begira ari dira.

Proiektu honen helburua Euskal Herriko Lanbide heziketa sektore horretan murgiltzea da. Horretarako, Euskal itsasoan aerosorgailu bat instalatzeko aukera aztertzen ari da itsaso sakonentzat diseinu berriztagarriak erabiliz.

Efizientzia elektrikoa

Azken urteetan efizientzia energetikoak eta hortik lortu daitekeen aurrezkiak hartu duen garrantzi handia ikusirik elektrizitate alorrean gai honi aurre egitea erabaki dugu. Hasiera batean etxebizitzetako efizientzia elektrikoa aztertzen hasiko gara, jarraian gainerako eraikuntzetako efizientzia elektrikoa aztertzeko asmoa dugularik.

Blog-ean proiektua jarrai dezakezu.

Cobot, elkarlanerako robota

Automatizazio eta robotika industriala” goi mailako zikoan robotika gaia indartzeko asmoz, alor elektrikoak UR3 elkarlanerako robota erosi du. Robot mota hauen ezaugarri nagusiena, pertsonen ondoan lan egiteko prestatuak egotea da. Modu honetan, robota langilearekin ondoan elkarlanean egon daiteke eta ez orain arte bezala hesitura baten barnean.

Gure ikasleak elkarlanerako robota erabiltzen ikasteaz gain, inguruko enpresei beste zerbitzu batzuk eskainiko dira, hala nola, mailegu zerbitzua, ikastaroak…

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 | idazkaritza@tolosaldea.com