EU | ES | EN
Gobierno Vasco

 

Ethazi aRitua

Erreferentziazko ikastetxeen jarraipena egin, Ethazi inplantazioaren bidean, honako fase hauetan oinarrituta: diagnosia, sensibilizazioa, gaitasunen mapak eta planifikazioak definitzen lagundu, erronkak diseinatzeko 11 urratsetan oinarritutako dinamikak landu irakasleekin, gaitasunen eboluzioa neurtzeko ebaluazioa, espazioen egokitzapenean ideiak lantzea.

IKT aRitua (ikate)

IKATEren helburua EAEko Lanbide Heziketa zentroetako IKT sustatzaileen ezaguera eta gaitasunen eskuratzea erraztea da, sare lana eraginez, praktika onak sustatuz, ezagupena askatasunez konpartituz eta prestakuntza eta erlazio egonkorren guneak sortuz.

ElkarNet

Elkarnet taldea 4 zentrotako sare administrariez osatua dago: (Tknikakoa,IMH, Iurreta eta Tolosaldea). Proiektuaren helburua sare administrarien komunitatea dinamizatzea, koordinatzea eta babesa ematea litzateke.(Sare administrarien formazioa, irtenbide teknikoak ezagutzera ematea,bilerak antolatzea, etabar...)

Diseinu Topologikoa

Adizio teknologietako makinetan eskatu beharreko akreditazioaren formakuntza prestatu eta diseinu topologikoaren eredu praktikoak ulertu eta sortzea dira.

Ekintzailetza

Programa honen bidez enpresa berri bat sortzeko esperientzia zuzenean bizitzeko aukera izaten dute ikasleek eta ekintzailetasunerako gaitasunak garatzen dituzte. Proiektuaren helburua: enpresaren mundua ikasgeleetara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza,talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena,lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa. .)

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 | idazkaritza@tolosaldea.com