EU | ES
Gobierno Vasco

Proiektuak

Servidor licencias

2012.09.06 - 2013.06.13

Hoy en día cada centro trabaja con distintos software, muchos de ellos con licencia, y su coste corre a cargo del propio centro.

Este proyecto pretende dar una solución conjunta que a su vez optimice los recursos de que dispone cada centro.


 

 

Efizientzi energetikoa (berokuntza sitema eta argiteria kontrolatuz aurrezki energetikoa)

2010 Irailaren 1ean - 2013 Ekainaren 20an

 

Gaur egun eraikin publikoetan eta betez ere zaharrak diren eraikinetan, energia galera handiak dituzten sistemak egoten dira. Galera hauek normalean kontrol gutxi edo kontrolik gabeko berokuntza sistemak egoteagatik eta argiterian  efizienteak ez diren hodiak eta erabilpen desegokia duten sistemak hedatzeagatik izaten da.

Orain arte, Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxeak, sistema hauek izan ditu eta proiektu honen bitartez kontsumitzen den energiari erabilpen egokiagoa ematea du helburua, hau da, energetikoki efizienteagoak izatea.

 

 

 

 

ENTSEGU EZ SUNTSIKORRETAKO teknika berriak Soldadura arloan txertatzea. (UNE EN 473)

01-09-2008 - 31-06-2011

Entsegu Ez Suntsikorren bidez soldadura estrukturalen osotasuna ziurtatu daiteke, eta haiei esker produktuen osotasuna kolokan jarriko duten pitzadura eta akatsak aurkitu daitezke.

 
Ultrasoinuetako Phased Array eta TOFD bezalako teknika berriak agertzen ari dira. Teknika hauen bidez interpretazioa hobetzen da, datuak gorde daitezke, erreproduzitu, eta era azkarrago eta eraginkorrago batean soldadurak aztertu.
 
Gutxi dira teknika berri hauek menperatzen dituztenak, horregatik, Euskal Herriko enpresetaraino iristeko nahiarekin, teknika hauek Lanbide Heziketako ikastetxeetan txertatzeko proiektua da hau.
 
Proeiktu honen helburuak honakoak dira:
 
Lanbide Heziketako ikastetxeetan soldadura alorretan Entsegu Ez Suntsikorretako teknika berriak txertatzea eta hemendik enpresa mundura zabaltzea. 
 
Proiektuan parte hartzen duten irakasleak ohiko teknika eta ultrasoinuetako teknika berrietan espezializatzea eta zertifikatzea, UNE EN 473, Entsegu Ez Suntsikorretan pertsonalgoa kualifikatzeko eta zertifikatzeko araua jarraituz.
 

ikate

2004.09.01 -

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) etengabe aldatzen ari dira. Etengabeko bilakaera horrek, beraz, aldaketa laster horretara egokitzeko gaituta dauden giza baliabideak izatea eskatzen digu.
 
Lanbide-heziketako zentroetan IKTak txertatzeko bultzada emateari begira, IKATE taldea sortu da. IEFPS Tolosaldea GLHBI, IEFPS Tartanga GLHBI eta IEFPS Armeria Eskola GLHBI zentroetako dinamizatzaileek osatzen dute eta honako helburu hau du: zentroetako IKT dinamizatzaileen konpetentzia-kualifikazioa sustatzea, baita sare-lana, prestakuntzarako guneen sorkuntza, jakintzaren trukea eta luzaroko harremanak ere.
 
Hain zuzen ere, IKTetako dinamizatzaileak funtsezko figura dira zentroetan aldaketa bultzatzeko, aldaketa hori aplikatzeko laguntza emateko, ekimen berriak txertatzeko eta etengabeko ikaskuntza errazteko.

BEROKO FORJAKETA

2010-09-01 - 2012-06-30

Beroko forja beti egon denez lanbide heziketatik urrun, berau gerturatzeko asmotan sortutako proiektua da. Horretarako, beroko forjako sektore esanguratsuenen gertuko ezagutza eskuratu nahi da, hala nola: automozioa, eolikoa, petrolio kondukzioak eta gasbideak.

 

Helburuak:

 Forjaketari buruzko dokumentazioa sortzea fabrikazio mekanikoko  familiako zikloentzat.

 Forjaketako pieza errealetan oinarritutako didaktifikazioa burutu simulazio numerikoko programa bat erabiliz (Forge).

 

 

Parte hartzailea:

Igor Urkiola

 

 

Kanpoko kolaboratzaileak:

Mikel Atxega eta Iñigo Beroitz

 

Elearning hezkuntza: moodle

2008/09/30 -

Moodle irakaskuntza kudeatzeko sistema da (bestela ere "Ikasteko Ingurune Birtuala" deitu izan da), course management system edo learning management system ingelesez. On line moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da.

Moodle Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment delakoaren laburdura da (Objektuetara bideratutako Ikas-Ingurune dinamikoa eta Modularra).

Moodle-ek pedagogia konstruktibo soziala bultzatzen du. Bere arkitektura eta aplikazioengatik online klaseentzako egokia da, baina baita ere klasean irakasleak irakatsitakoa hobetzeko eta sakontzeko.

LEHIBERRI

Lehiberri: Tolosaldea bailaran lehiakortasuna bultzatzeko 2007 foro hau osatu zen. Bere partaideak azaltzen dute zergatia. 8 enpresa, sektoreka ordezko bat, 2 lanbide heziketako institutuak , 3 alkate eta Tolosaldea Garatzen Agentzia. Parte hartze honek Tolosaldeako zenbait erabaki eta informazio garrantzitsu etorkizuna hobetzeko hartzen diren foro batean egotea  bermatzen digu.

GOIKERRI PLUS

2009/03/24 -

Goikerri Plus:  Zenbait ikastetxe  ikusi dugu  enpresei  ematen zaion zerbitzua hobetu edo osatu egin behar zela. Hau dela eta 6 ikastetxe  gu barne eta Lanbide heziketako sailburuordetzaren laguntzarekin hiru urteko proiektu batean sartu gaude 2008-2010.
Proiektu honen helburuak hauek dira: formazio beharren diagnosia eta zenbait proiektuaren garapenak enpresei egiteko, formazioa jaso, eta enpresetan ezarri. Era honetara enpresei lagundu  bere lehiakortasuna hobetzen , batez ere Pyme eta mikropymeri eta beste aldetik ikastetxearen integral noranzkoa indartzen joan.Une honetan 6 diagnosiak egin ditugu eta baita ere 3 proiektu garatzen ari gara.

POI (Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza)

2008/10/01 - 2009/06/30

Izenak dioen bezela, Proiektuetan oinarrituriko ikaskuntzaz ari gara. Ziklo bateko modulo batzuk edo guztiak elkartzen dituen proiektu bat antolatzen da, ikasleek taldeka egiten dute lan, eta bertako, modulo edo gai guztietan ikasleak lortu beharreko konpetentzia edo gaitasunak ikutuko dira. Irakasleak ikasle taldeari laguntzaile papera egingo dio eta ikasleek zuzentzen dute hasieratik amaierara. Gainera, enpresek egiten dituzten benetazko lanak dira lantzen ditugunak.

Laburbilduz, teknika hau erabiliz, produktu baten elaborazioaren inguruko dena egiten da. Arazoa planteatuz hasi, irtenbide posibleak pentsatu, hauek diseinatu, egin, eta azkenik probatuz.

Agenda 21

2006/09/01 - 2008/06/30

Eskolako Agenda 21, ikastetxe eta inguruaren iraunkortasunaren eta kalitatearen alde hezkuntza komunitateak, udalekin batera, aurrera eramaten duen konpromiso eta ekintza plana da.

Tolosaldeako ikastetxe guztiak, "Ikastetxeetako AGENDA 21" osatzen dute, honetan zenbait gai aztertu eta ikasleekin ekintzak burutzen ditugu.

© tolosaldea
Telefono: 943651147 | idazkaritza@tolosaldea.com